JURADO

Diana Camargo Buriticá / Faouzi Bensaïdi / François Crozade / Pedro Aguilera / Raya Martin
PEDRO AGUILERA PEDRO AGUILERA

Pedro Aguilera Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1977an. Madrilgo Unibertsitate Complutensean Arte Ederretan lizentziatu ondoren, story-board-en marrazkigile gisa egin zuen lan zenbait publizitate agentzietan. Espainiako zenbait filmetan zuzendari laguntzaile modura ekin zion bere zinemagintza iharduerari. Realización de documentales eta Escritura de guión izenburuko tailerrak burutu ditu Kubako San Antonio de los Baños Eskolan.

Geroago, hainbat laburmetraia idatzi, ekoitzi eta zuzendu ditu. Carlos Reygadasen zuzendari laguntzaile gisa aritu da Batalla en el cielo filmean eta Amat Escalanteren Sangre-n. La influencia, bere lehen luzemetraia, Canneseko Jaialdiaren Quinzaine des Réalisateurs-en estreinatu da aurten, ´Âge d´or Saria irabazi du Bruselako Cinedécouvertes 2007ko Jaialdian, eta ZINEBIren 49. Edizio honetan emango da.

Colón de Larreátegui, 37 - 4º. 48009 - BILBAO (España) 579 Posta Kutxatila
Telfonoa: 34.94 424 86 98 - Faxa: 34.94 424 56 24

E-maila: [email protected] - http://www.zinebi.com