AURKEZPENA

49. ZINEBI PROGRAMAZIOA

Azaroaren 26tik abenduaren 1era

1 SAIL OFIZIALA / NAZIOARTEKO LEHIAKETA >

Bere lehen mende erdia betetzeko urte bat besterik falta ez duenean, bere 49. edizioari ekingo dio ZINEBI-k izena emandako 2.648 filma jaso dituela, 75 herrialdeetatik bidali dituzte, hauetatik 92 aukeratu ditu Aukeraketa Batzordeak, 38 herrialde guztira, Nazioarteko Lehiaketan parte hartu ditzaten. Hauetatik 20 Espainiakoak dira, Euskal Herriko 9 barne.

Nazioarteko Lehiaketarako honako hauek izan dira aukeratuak Euskal Zinema sailean:

  • Columba Palumbus (Uso basatia), Koldo Almandozena / fikzioa
  • La carta del amigo, José Julián Bakedanorena / fikzioa.
  • Limoncello, Luis A.Berdejo, Borja Cobeaga eta Jorge Doradorena / fikzioa.
  • Taxi?, Telmo Esnalena / fikzioa.
  • Tex Norton, Jon Garañorena / fikzioa.
  • Decir adiós, Víctor Iriarterena / fikzioa.
  • Las horas muertas, Haritz Zubillagarena / fikzioa.
  • Footnotes to a house of love, Laida Lertxundirena / dokumentala.
  • Hezurbeltzak, una fosa común, Izibene Oñederrarena / animazioa.

Aipatutakoez gain, honako hauek parte hartuko dute Zinemaren espainiarraren sailean:

  • Aprop, Aitor Echevarríarena / fikzioa.
  • Las olas, Pablo Llorcarena / fikzioa.
  • 208 palabras, Avelina Pratena / fikzioa.
  • Paseo, Arturo Ruizena / fikzioa.
  • No es buena idea, Ugo Sanzena / fikzioa.
  • El camino de Ana, Richard Vázquezena / fikzioa
  • Retro visión, Mauricio Godoyena / dokumentala.
  • Familia 068, Rubén Margalló eta Toni Edorena / dokumentala.
  • El niño y el mar, Tito Molinarena / Espainia-Ekuador koprodukzioa, dokumentala.
  • La flor más grande del mundo, Juan Pablo Etcheverryrena / animazioa.
  • Jazz song, Jorge González Varelarena / animazioa.

Lehiaketarako aukeratutako 92 filmetako generoei dagokienez, Jaialdiko araudiak ezarritako hiru sailkapenen arabera (fikzioa, dokumentala eta animazioa) 52 fikziozkoak dira, 21 dokumentalak eta 19 animaziozkoak. Geografikoki honela banatzen dira, Euskal Herriko filmak eta Espainiakoak kenduta, Ameriketako Estatu Batuak (10 film), Frantzia (7), Alemania (5) eta Erresuma Batua (4) herrialdeak nabarmentzen dira, beste behin.

Hegoamerikako sailak, Euskal Herrikoak eta Espainiakoak bezala, sari berezia du Palmares Ofizialean, aurtengo edizioan nabarmendu behar dira Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Ekuador (lehen aldiz), Mexiko, Peru, Uruguay eta Venezuelako filmak. Herrialde eta zonalde geografiko eta kultura aniztasun honek Lehiaketak duen benetako dimentsio unibertsala erakusten du beste urte batez.

lugar Proiekzio aretoa : Arriaga Antzokia

lugar filmen zerrenda ikusi >

2 INFOSPAIN >

Sail Ofizialaren barne ez diren Espainiako fikzio, dokumental eta animaziozko laburmetraiak. 9 filmek osatzen dute sail hau aurten.

lugar Proiekzio aretoa: Arriaga Antzokia

lugar filmen zerrenda ikusi >

3 INFOEUSKADI >

Sail Ofizialean ez diren Euskal Herriko 17 fikziozko, dokumental eta animazio ekoizpen.

lugar Proiekzio aretoa: Arriaga Antzokia

lugar filmen zerrenda ikusi >

MUSEN DANTZA.
ZINEMA ETA ARTE PLASTIKOAK
>

Bilboko Guggenheim Museoaren 10. urteurrena ospatzeko ZINEBIk zinema idazle eta irakasle Santos Zunzuneguik asmatutako ziklo hau eskainiko du, 9 programetan bildutako 19 laburmetraia eta luzemetraiekin osatuta; ikuspegi tematiko eta formal ezberdinetatik abiatuta, arte plastikoei zegokien ohizko espazioan zinemaren barneratze progresiboaren berri eman nahi du, azken urteotan solasean ari dira zinema eta aipatutako arte plastikoak eta euretatik hartu ditu (eta beraiei mailegatu ere) era guztietako sormenerako baliabide.

Zikloan, halaber, Omar Calabresek eta Victor I. Stoichitak parte hartuko dute, irudi artistikoak interpretatzen dituzten nazioarteko aditu bi. Beste alde batetik, Jaialdiko gonbidatu berezi gisa, ziklo honekin lotuta, 49. edizio honen Ohorezko Mikeldiak bisitatuko du gure hiria: Pere Portabella, Kataluniako produktore eta zuzendari handia, espainiar zinema garaikidearen garapenean jokatu duen paper erabakiorragatik, zinemagile iraunkorra eta sutsua, betiere produkzio era gailenen korrontearen kontra eta, bere lan osoan zehar, zinemak eta praktika artistiko abangoardistenen artean emandako elkarrizketaren erakusle gorenetariko bat dugu Portabella. Ziklo honen barruan proiektatuko dira Joan Miróren lana xehetasunez behatzeko Portabellak eskaini zizkion laburmetraia dokumental zirraragarriak. Honez gain, zikloak bere programazioaren barruan jasoko du Le ballon rouge-ren estreinaldia, Hou Hsiao-hsien-ren azken filma, eta era berean Jean-Luc Godard, Jean-Marie Straub, Víctor Erice, Nobuhiro Suwa, Alain Cavalier-en etab. lanak eskainiko ditu ere.

lugar Proiekzio aretoa: Guggenheim Museoko Auditorioa.

lugar filmen zerrenda ikusi >

5 AFRIKAKO SEI IKUSPEGI.
ZUZENDARI BERRIAK KONTINENTE ZAHARREAN >

Africultures aldizkariko zuzendari eta Afrikako kontinentearen gainean nazioarteko aditurik ospetsuenetariko bat den Olivier Barletek ZINEBI-rentzat programatutako ziklo honek nazioartean handituz doan etorkizuneko sei zinegile gazteren lanik berrienak aurkeztu nahi ditu. Bilaketa pertsonal eta artistiko ezberdinak erakusten dituzten sei filma dira, era askotan egiten diote aurre irudiak eraikitzeari eta sortzaile bakoitzaren herrialde ezberdinen errealitatea aurkezteari.

Zikloak ondorengo egileen lanak aurkeztuko ditu: Ramadan Suleman (Hego Afrika), Jean-Pierre Bekolo (Kamerun), Mahamat-Saleh Haroun (Txad), Nouri Bouzid (Tunisia), Newton Aduaka (Nigeria) eta Estatu Espainolean estreinatuko den WWW what a wonderful world, Faouzi Bensaïdi-rena (Maroko), Jailadiaren 49. edizioaren epaimahaiko kidea.

Internacional de la 49ª edición del Festival.

lugar Proiekzio aretoa: Arte Ederretako Museoaren Auditorioa.

lugar filmen zerrenda ikusi >

6 ARGILUN EUROPARRAK.
EKIALDEKO ZINEMAREN HARRESIEN BESTALDEKO PAISAIAK >

Berlingo Harresia erori eta bertako herrialde ezberdinetan esperientzia totalitarioa amaitu zen geroztik, Ekialdeko Europako zinemak berriro erakusten du bere bizitasuna sei zinegile berezien lanetan islatuta, euren filmetan erakusten dituzte berriki gertatutako iraganak eraginiko ondorio sozialak, politikoak eta kulturalak eta gertu duten etorkizunak gizarte hauei eta bere biztanle guztiei zabaltzen dizkion itxaropenak, kontraesankorrak sarri.

Domènec Fontek, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean Ikus-entzunezkoen Komunikazioan katedradunak, landutako ziklo honetan Sharunas Bartas, Christu Puiu, Christian Nemescu, Alexandr Sokurov eta Bela Tarr zinegileen lanik berrienak erakutsiko dira.

lugar Proiekzio aretoa: Arte Ederretako Museoaren Auditorioa.

lugar filmen zerrenda ikusi >

7 ZINEMA ETA DISEINUA.
ZINEMA MODERNOAREN IRUDIAN OBJEKTUEK DUTEN TOKIA >

Constance Rubinik, Saint Étienne-eko l’École Superièure d’Art et Design-eko irakasle eta Azimuts diseinu eta ikerkuntzaren gaineko aldizkari entzutetsuaren erredaktore-buruak koordinatutako ziklo honek, osatzen duten hiru programen bidez, diseinu grafikoak eta industrialak, ikuslearen begien aurrean, Europako eta Estatu Batuetako zinema modernoaren irudia eraikitzerakoan jokatu duen rolaren azterketan murgildu nahi du, gure bizitzako filme asko josita dauden objektuen fabrikazioa eta fabrikatzaileak nabarmenduko direla bereziki.

Horretarako, ikuspuntu honetatik abiatuta, errebisatuko da Mon oncle (Jacques Tati, 1956) lan klasikoa, eta honez gain, Le chant du styréne, Alain Resnais-en laburmetraia bat, Charles y Ray Eames iparamerikarren hiru lan erakutsiko dira, Myrha eta Alyssa Verbizh eta Pierre Leonforte frantziarrek berriki ondutako lanak eta Max Miedinger eta Robert Brownjohn disenaitzaile grafikoei eskainitako omenaldiak.

lugar Proiekzio aretoa: Guggenheim Museoko Auditorioa

lugar filmen zerrenda ikusi >

8 INDARRA ETA ERROMESAK.
ESPAINIAKO DOKUMENTALA NO-DOREN PRODUKZIOAN >

1943tik iragan mendeko 70. hamarkadako amaierara arte, NO-DO-ak, erregimen frankistaren zinema albistegiak, laburmetraia dokumental kopuru handia ekoitzi zuen zeinetan –emaitza kontraesankorrekin edota bere interesen kontrakoa kaltegarri argi eta garbi- Diktaduraren oinarri eta baloreetan sustraitutako herrialdearen irudia eraiki nahi izan zuen.

Ziklo honetan, Julio Pérez Peruchak, kritikaria eta Espainiako Zinema Idazle eta Historialarien Elkarteko lehendakaria, landutako lau programek osatzen dutena, zehatz-mehatz aztertu gura du ekoizpen enpresa berezi hau eta gaur egungo publikoari ezagutarazi Erregimenaren intelektual sailkaezinen partaidetza, Ernesto Giménez Caballero esaterako, eta bereziki oposizioko beligeranteenak, hala nola, Eduardo Ducay, Jesús Fernández Santos, Basilio Martín Patino, Pío Caro Baroja, Francisco Rovira-Beleta, Chumy Chúmez, etab...

lugar Proiekzio aretoa: Barrainkua Kultur Gunea

lugar filmen zerrenda ikusi >

9 KOLONBIA LABURREAN >

ZINEBIk berriro ekingo dio Latinoamerikako zinemagintzen zehar hasitako ibilbideari, herrialde ezberdinetako laburmetraia egileek berriki ondutako lanen bitartez. Kasu honetan, Kolonbiako Kultur Ministerioaren Zinemagintza Sailaren eta In vitro visual agentziaren kolaborazioarekin, Kolonbiako laburmetraia sustatzea eta erakustea xede duen agentzia, Jailadiaren 49. edizioak herrialde honetako produkziorik gazteenean jarriko du arreta hiru programari esker.

Hugo Chaparro Valderrama idazle eta zinema iruzkingileak koordinaturik, fikzio, dokumental eta animazio aniztasunaren bidez ikuspegi plurala aurkeztuko dute, publikoak eraiki behar duen gaur egungo Kolonbiaren eta aurre egin behar dituen arazoen buru-hausgarri baten gisara.

lugar Proiekzio aretoa: Bilborock Aretoa

lugar filmen zerrenda ikusi >

10 HIROSHIMA ANIMATU EGITEN DA >

Hiroshimako (Japonia) Nazioarteko Animazio Jaialdiaren Palmaresaren panoramika. Bere generoan munduko jaialdirik entzutetsuenetarikoa den zinemagintzaren erakustoki apart honek ZINEBIrekin duen kolaborazio eskuzabal eta adeitsuari esker, hiru programa eskaini ahal ditugu Bilbon, aparteko produkzioak eta zenbait maisu-lan tarteko direla, bost kontinenteetan berriki ekoitzitako animazio zineman.

lugar Proiekzio aretoa: Arte Ederretako Museoaren Auditorioa

lugar filmen zerrenda ikusi >

11 EBA (EUSKAL BIDEOARTISTAK)

Laugarren urtez jarraian, Begoña Hernández eta Itxaso Díaz adituek landutako Euskal Herriko bideo-artearen alorreko eta ikus-entzunezkoen esperientzia diziplina anitzeko azken produkzioen aukeraketa eskainiko du. Closing Time izenburuko talde proiektua erakutsik oda edizio honetan, denboraz eta lurraldeaz hausnarketa iradokitzailea egitea du xede obra bik osatzen duten proiektua Iñigo Cabok eta Iskandar Rementeríak ondu dute elkarrekin; Burp! Underground report izenburuko lana MY JOK World SL kolektiboak asmatu eta egin du, Ipar Euskal Herriko gazteak gonbidatzen ditu euren herrietan performance-ak egin ditzaten, dokumental interaktibo hau izan da emaitza, aipatu eskualdean underground kultura sustatzeko eusgarri egoki modura proposatzen da;

Bestalde, Leda vuela dugu beste talde esperientzia iradokitzaile baten izenburua, Itxaro Delgado, Beltrán de Heredia eta Elena Mendizabalek koordinatuta eta emakumeek egindako hamar lan labur biltzen ditu. Erakustaldiak, halaber, nazioartean ezaguna den Txuspo Poyo artistaren azken bi lanak jasoko ditu, proiekzioan zehar zuzenean entzun ahal izango da pianorako Gordon Monahan-ek konposatutako musika.

lugar Proiekzio aretoa: Arte Ederretako Museoaren Auditorioa/ Bilborock Aretoa

12 CLIP-KLUB.
BIDEO MUSIKALA MUNDUAN

Beste urte batez EITBrekin lankidetzan, bideo musikalen produkzioak eta era guztietako egungo musikaren gainean filmatutako kontzertuak berrikusteko eskaintzen du ZINEBIk ziklo hau, euskal panoraman zein espainolean nahiz nazioartekoan. Egin berri diren videoclip-ak ikusteko aukera izango da, Aitzol Aramaio euskal zinemagilearen berrikusketa monografiko bat bere lehen bideo musikaletatik abiatuta berriki zuzendutako lehen luzemetraia barne, halaber, omenaldi bat eskainiko zaio Pete Doherty-ri Londoneko Arenan filmatutako kontzertu ezberdinen bidez, eta Bilbon emango duen hurrengo kontzertuarekin bat eginda, Bruce Springsteen handiaren berrogei urtez grabatutako kontzertuen zehar ibilbide zehatza ikusteko aukera izango da.

lugar Proiekzio aretoa: Bilborock Aretoa

13 ZINEBILAB >

49. ZINEBIk berriro hartuko du, zazpigarren urtez jarraian, ZINEBILAB izeneko mintegi-tailerra, bi eguneko topaketa ikasle, zuzendari gazte eta ikus-entzunezkoaren produkzioan aditu direnen artean, Media Antena Euskal Herria eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) lankidetzarekin eratzen du Jaialdiak tailerra. Filmak sortzeko prozesuan, partehartzaileek ideia eta joera berritzaileen berri izan dezaten nahi du topaketak, eta era berean, ikus-entzunezko lanen sorkuntza erak aztertu eta era praktikoago batez, gonbidatutako zinegile eta adituen eskutik, aipatu sortze prozesuak eragiten duen lanaren ezaugarri zehatzetaz hausnartu gura du.

ZINEBILABen, aurten, 2005ean Gazte Zuzendari Onenari Goya Saria jaso zuen Pablo Maloren zinema irakaspenak jarraitu ahal izango dira, halaber, Aitzol Aramaio errealizadore gazteak eta Unai Elorriaga idazleak haren opera priman egindako lanaz hitz egingo dute; bestalde, Mark Harris izango da, Oscar saria jasotako Paul Haggis-en Crash filmearen produktore amerikarra eta Mexikoko Carlos Reygadas zinemagile eta produktorea Pedro Aguilera zuzendari gaztearekin arituko da solasean La influencia filmean egindako kolaborazioaren gainean, aurtengo Canneseko Jaialdiko Quinzaine des réalisateurs-eko filmik apartenetariko bat.

Honez gain, KIMUAKen aurkezpenak ikusiko dira ZINEBILABen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Euskadin ekoitzitako laburmetraien sustapen eta hedapenerako programa, bere 10. urteurrena ospatzen da. Bere zuzendariak, Txema Muñozek, aurkeztu du. Era berean, laburmetraiari eskainitako SHORT TV INTERNATIONAL kanal tematikoa aurkeztuko du Carter Pilcherrek, Zuzendari Orokorrak; beste ekitaldi batean, NCI (Noticias Culturales Iberoamericanas) kanal berria aurkeztuko du Alberto García Ferrer Idazkari Orokorrak eta laburmetraiaren munduko banaketa plataformen berri emango du Juan Riva de Aldama nazioarteko adituak, MPC ekoizpen etxekoa. Arratsaldeko saioetan, Aitzol Aramaiok eta Carlos Reygadas-ek tailer praktikoak eskainiko dituzte zeinetan eurek aukeratutako irudiak jarriko dizkiete ikusgai partehartzaileei, bere esperientzia eta filmen muntaia egiterakoan erabilitako lan prozeduren gainean jardungo dute.

lugar Proiekzio aretoa: Arte Ederretako Museoaren Auditorioa/Barrainkua Udal Kulturgunea

lugar programa ikusi >

14 KIMUAKEN 10. URTEURRENA

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko KIMUAK programak, Txema Muñozek zuzentzen duena, hamar urte bete ditu, euskal laburmetraia mundu osoan zehar sustatzeko eta hedatzeko laguntza eraginkorra izateko lanean. Programan parte hartu duten laburmetraiek lortutako sari kontaezinak, era guztietako jaialdietan, emaitzak izan dituen lana dela egiaztatzen dute, ZINEBIren 49. edizio honek omenaldia eskaini nahi dio hamar urteotako titulurik onenen aukeraketa batekin. Oso lan berezi eta entzutetsuen bilduma ikusi ahal izango dugu, hala nola, Nacho Vigalondo eta Borja Cobeagaren lanak, Oscar sarien lasterketan parte hartzaile dotoreak, Luis A. Berdejo, Jorge Dorado, Asier Altuna, Gabe Ibáñez, Koldo Serra, José Mª Goenaga eta Koldo Almandoz.

lugar Proiekzio aretoa: Arriaga Antzokia

lugar filmen zerrenda ikusi >

15 ZINEMA ETA MUSIKA JOSÉ MARÍA VITIERREN ARABERA

Egile eta Editoreen Elkarte Orokorraren (SGAE) eta Bilboko Musika, Arte Eszeniko eta Ikus-entzunezkoen Eskolaren (ARTEBI), lankidetzarekin José Maria Vitier izango da lehen aldiz gure hirian, Kubako konposatzaile apartak, Fresa y chocolate (Tomás Gutiérrez Alea, 1994) filmeko soinu banda ahaztezinaren moduko egileak, ikasgai magistrala eskainiko dio Bilboko publikoari zinema pantailarako musika sortzearen gaineko egungo bere ideietaz.

lugar Tokia: ARTEBI

16 ZINESKOLA

Arriaga Antzokian eskainiko diren goizeko saioetan ume bilbotarrek haur publikoari eskainitako fikziozko eta animaziozko lanik berrienak ikusteko aukera dute. Gainera, ikasle eta irakasleen arreta pizteko oinarri argumentala duten filmak dira, ikasgeletan gauzatzen diren baloreetan baliabide pedagogiko interesgarriak erakusten dituzte hezkuntzaren ikuspuntutik.

lugar Proiekzio aretoa: Arriaga Antzokia

17 PROIEKZIO BEREZIAK

Lau izango dira 49. ZINEBIk eskainiko dituen proiekzio bereziak: lehena, eta aurtengo Ohorezko Mikeldi Père Portabellari eskainitako omenaldiaren elementu gehigarri gisa, Pont de Varsovia bere luzemetraia proiektatuko da, 1989an ekoiztutakoa, eta ez da kasualitatea Berlingo Harresia erori zeneko urte bera izatea, alegoria eder eta aztoratzaile honetan intelektual berrien eta Europako klase politiko progresista amnesikoaren irudiek dirdiratzen dute. Era berean, bi zinegile gazte eta bikainen azken lan sarituak izango ditugu, aurtengo Nazioarteko Epaimahaikoaren kideak, 2007ko Canneseko Jaialditik igaro ondoren nazioarteko kritikak aho betez goraipatu dituen lanak: Raya Martin filipinarraren Autohystoria filma proiektatuko da, oroitzapenen bilduma honetan bi anaien historia gurutzatzen da Filipinetako historiako gertakizun errealean kokatuta, 1987an anai bi exekutatu zituzten traizioa eta sedizio leporatuta, anaietariko bat mugimendu iraultzaile baten sortzaile.

Pedro Aguilera euskaldunaren La influencia ikusi ahal izango dugu, film mingarri, eta formaren aldetik eder eta doi honetan bere seme-alabekin (euren aldetik, arrakastarik gabe, jarraitzen ahaleginduko direnak) batera eguneroko arazoek estututako emakume hauskor bat behatzen da. Laugarren proiekzio berezia Maiana Bidegain euskal zuzendari gazteak zuzendutako Secretos de lucha dokumentalaren estreinaldiari eskainiko zaio, euskal-frantziar koprodukzio honetan zuzendaria bera murgiltzen da bere Uruguaiko famili iraganean, iragan mendeko azken herenean diktadura militarraren aurka bere guraso eta osaba-izeben borrokak erakusten ditu.

lugar Proiekzio aretoa: Guggenheim Museoko Auditorioa/Arte Ederretako Museoaren Auditorioa

18 EUSKAL FILMOTEKAREN BERRESKURAPENAK

Aurten Euskal Filmotekak interes dokumental handia duen lan bat berreskuratzea proposatu dio ZINEBIri, Bilbao? izenburuko 12 minutuko laburmetraia, Policarpo Fernández Azcoaga filmatu zuen 1960an super 8 formatuan, orduko errealizadore gazte amateurrak zalantzarik gabeko zentzu dramatikoarekin jaso zuen mendietako hegaletan eta Bilbo moderno eta berriaren zenbait leku adierazgarrietan, egun Guggenheim Museoa dagoen Ingelesen Landa barne, ematen zen txabolismoa. Bilboko oroitzapen historikoaren ariketa bat, bete-betean.

lugar Proiekzio aretoa: Arriaga Antzokia

19 BARNEKO MARILYN ERAKUSKETA

Bilbao 700 Fundazioarekin lankidetzan, Maite Mínguez Ricart-en jabegoa den bilduma oso bat: soinekoak, agiriak, argazkiak eta Marilyn Monroe-ren bizitza profesionalaren eta batez ere barne bizitzaren erretratua osatzen duten era guztietako objektu pertsonalak. Garaia baino lehenago hildako Iparramerikako aktore aparta aktorea baino zerbait gehiago bihurtu da, bere garaian argazki gehien egin zizkioten emakumea, bere irudi argitsua erremediorik gabe barneratu da agure bizitza eta ametsetan.

lugarErakusketa tokia: Zabalgunea Udal Zentroa

lugar informazioa ikusi >

20 MIKROZINEBI

Jaialdiaren egoitza nagusian, Arriaga Antzokiko plazan, instalatuko dira industri erako edukiontzi bi, hauetako bat proiekzio gela gisa egokituko da 25 ikusleentzako edukierarekin. Bertan proiektatuko da era jarraian lehiaketara aurkezten diren Sail Ofizialeko aukeraketa anitza, edozein oinezko sartu daiteke bertara libreki.

lugar Proiekzio aretoa: Arriaga Antzokiaren Plaza

BESTE PROIEKZIO TOKI BATZUK

  • lugar Bidarte Udal Zentroa: Euskal Herriko, Espainiako eta latinoamerikako filmen aukeraketa, 1, 2 eta 3 programetakoak.
  • lugar Getxoko Kultur Aretoa: Euskal Herriko, Espainiako eta latinoamerikako filmen aukeraketa, 1, 2 eta 3 programetakoak.
  • lugar Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Auditorioa: Euskal Herriko filmen aukeraketa, 1 eta 3 programak.
  • lugar Orozkoko Museo Etnografikoa: Euskal Herriko, Espainiako eta latinoamerikako filmen aukeraketa, 1, 2 eta 3 programetakoak.
  • lugar Guridi Antzokia (Vitoria-Gasteiz): 1 programako filmen aukeraketa. .

Colón de Larreátegui, 37 - 4º. 48009 - BILBAO (España) 579 Posta Kutxatila
Telfonoa: 34.94 424 86 98 - Faxa: 34.94 424 56 24

E-maila: [email protected] - http://www.zinebi.com