Filipinetan jaioa 1984ean, 2005ean graduatu zen Manilako Zinema Unibertsitatean. Erredaktore eta ikertzaile lanetan aritu da telebistan, prentsan, irratian eta online aldizkarietan. Bere lehen laburmetraiari esker, The Visit, Ismael Bernal Zinema Gaztea Saria lortu zuen 2004an Manilako Zinema Jaialdian eta The Island at the End of the World dokumentalari esker, Dokumentalik Onenaren Saria eskuratu zuen 2005eko Manilako Nazioarteko Zinema Digitalaren Jaialdian.
Bere lehen luzemetraiak, Short Film about the Indio Nacional (Or The Prolonged Sorrow of the Filipinos), Lino Miccichè Saria jaso zuen 2006ko Pesaroko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Canneseko Jaialdiaren Cinéfondation egoitzan onartu duten lehen zinegile filipinarra dugu Raya Martin. 2007an Buenos Aireseko Zinema Jaialdiak Atzera Begirako osoa eskaini dio.
Bere film berrian ari da lanean gaur egun, Independencia, proiektu honi esker lortu du berriki Klaus Film Grant Printzea Saria Rotterdamgo Nazioarteko Jaialdiaren Cinemart-ean. Nazioarteko Epaimahaikoaren kide 49. edizioan, ZINEBIk bere azken luzemetraia emango du, Autohystoria, nazioarteko kritikak aho batez goraipatu du aurtengo Rotterdameko Jaialdian estreinatu ondoren.
Colón de Larreátegui, 37 - 4º. 48009 - BILBAO (España) 579 Posta Kutxatila
Telfonoa: 34.94 424 86 98 - Faxa: 34.94 424 56 24