JURADO

Diana Camargo Buriticá / Faouzi Bensaïdi / François Crozade / Pedro Aguilera / Raya Martin
FRANÇOIS  CROZADE FRANÇOIS CROZADE

Psikologia eta Soziologia ikasketak egin ditu Tolosan (Frantzia) eta Zinema ikasketak Parisen. Ikus-entzunezkoen munduan dihardu 1980tik geroztik. Zuzendari laguntzaile gisa aritu da berrogei film baino gehiagotan, honako zuzendari hauekin lan egin du: J.P. Mocky, J.Bral, T.Gatlif, R.Kramer, G.Béhat, D. Granier Deferre, G.Marx (Gérard), D.Tabuteau, Y.N. François, etab...

Epealdi berean, Canal + courts-eko Trans Tartes Airways programarako laburmetraiak ekoitzi ditu eta SHORT elkarteko kidea da, Canal +en bidez zabaltzen diren laburmetraia programen ekoizleak biltzen dituen elkartea. Trebakuntza ihardueretan kolaboratzen du Movie Base-rako, errealizadore berriek euren proiektuak ekoitzi eta zuzendu ditzaten lagunduz gain, ikus-entzunezko eskubideen gestioa laguntzen ahalegintzen da.

1995etik aurrera, bere literatur lanari berriro ekitea erabakitzen du, JALNA 8X52 moduko TB minisailetan etenik gabe egin duen zuzendari laguntzaile jarduera alboratu gabe. Gaur egun dokumentazio zuzendaria da Actuellement eta Mariage à St Cloud TB sailetan France 2-rako eta Pampa Productions-en literatur saileko arduraduna. Une honetan Jean-Luc Seigle-kin ari da lanean J.CH. Ruffin-en Rouge Brésil eleberriaren egokitzapenean, koprodukzio proiektu bat Brasilekin.

Colón de Larreátegui, 37 - 4º. 48009 - BILBAO (España) 579 Posta Kutxatila
Telfonoa: 34.94 424 86 98 - Faxa: 34.94 424 56 24

E-maila: [email protected] - http://www.zinebi.com