JURADO

Diana Camargo Buriticá / Faouzi Bensaïdi / François Crozade / Pedro Aguilera / Raya Martin
FAOUZI BENSAÏDI FAOUZI BENSAÏDI

Marokon jaio zen duela 39 urte eta Rabateko Goi-Mailako Antzezpen Ikastetxean eta Pariseko Goi-Mailako Antzezpen Nazio Kontserbatorioan hezitakoa dugu, aktore, eszena zuzendari eta gidoigile gisa lan egin du. 1997an bere lehen laburmetraia zuzendu zuen, La Falaise, Frantziako zein nazioarteko jaialdietan 23 sari jaso dituelarik. 1999an Loin-en gidoia idatzi zuen André Techiné-kin. 2000an, Le mur, Canneseko Jaialdian saritutakoa eta Trajets, Veneziako Mostran saria jasotakoa, laburmetraiak zuzendu zituen.

2003an, bere lehen luzemetraia filmatu zuen, Mille mois, sari bikoitza jaso zuelarik Canneseko Jaialdiaren Un certain regard sailean, hamar herrialdetan banatu dutela, eta 2006an bigarren luzemetraia zuzendu zuen Www-what a wonderful world, ZINEBIren 49. edizioan estrainekoz eskainiko da Estatu Espainolean, Veneziako Mostraren Venice Days sailean parte hartu du eta Frantzia, Belgika, Suitza, Norvegia, Alemania eta Danimarkan banatu dute, eta aldi berean nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan erakutsiko dute.

Colón de Larreátegui, 37 - 4º. 48009 - BILBAO (España) 579 Posta Kutxatila
Telfonoa: 34.94 424 86 98 - Faxa: 34.94 424 56 24

E-maila: [email protected] - http://www.zinebi.com