JURADO

Diana Camargo Buriticá / Faouzi Bensaïdi / François Crozade / Pedro Aguilera / Raya Martin
DIANA CAMARGO BURITICÁ DIANA CAMARGO BURITICÁ

1995ean graduatu zen Kolonbiako Nazio Unibertsitateko Zinema eta Telebista Eskolan, gidoi eta zinemagintza ekoizpenaren gaineko ikastaroak egin ditu Zinema Berrirako Latinamerikar Korporazioan eta Panamako CIMAS-en. Telebistako iragarkietan zuzendari laguntzaile gisa arituz ekin zion bere ibilbide profesionalari Producciones García-Herreros-en.

Kultur kudeaketan lan egin du Distrital Kultura eta Turismo Institutuan, Proimagenes en Movimiento erakundean, Kultur Ministerioan, Unibertsitate Javierianan eta Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean, non Ekoizpen Saileko Koordinatzaile Akademikoa izan den lau urtez Zinema eta Telebista Eskolan, 2005era arte. Geroztik, bete betean aritu da ikus-entzunezkoen produkzioan. Joshua Marston-en Maria llena eres de gracia filmean casting zuzendari gisa jardun du eta Jaime Osorio Gómezen Sin Amparo luzemetraian post-produkzio koordinatzaile lanetan aritu, Ciro Guerra zuzendariaren Sin Amparo eta La sombra del caminante filmen banaketa koordinatu du.

2007tik hona, Laberinto Producciones-en (BLUFF) parte hartzen du, Zinema eta Telebista Saila garatu xedez, bere esperientzia eta zinemagintzaren ekoizpenean ibilitako bidea eskainiz gain, gaitasun artistikoak eta komertzialak dituzten proiektuak sustatzeko bere interesa jartzen du, Kolonbiako eta beste herrialde batzuetako publikoarengana heltzeko ahalmen handia duten proiektuetan.

Colón de Larreátegui, 37 - 4º. 48009 - BILBAO (España) 579 Posta Kutxatila
Telfonoa: 34.94 424 86 98 - Faxa: 34.94 424 56 24

E-maila: [email protected] - http://www.zinebi.com