WEB LEHIAKETA

lehiaketa titulua


ZINEBI 48 WEB LEHIAKETA

Lehiaketa honen bidez, ZINEBIK, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak, 48. edizioko emanaldi desberdinetarako sarrerak oparituko dizkie irabazleei, ondoko oinarriok aintzat hartuta:

 

  1. Partehartzaileek zinebi.com-en egunero jakinaraziko den galdera bati erantzun beharko diote. Egunero, bost lagunentzako bina sarrera zozketatuko dira zuzen erantzuten duten partehartzaileen artean.

  2. Lehiaketa azaroaren 17tik 26ra, biak barne, egingo da.

  3. Egunero, goizeko 10:00etan, galdera berria egingo da zinebi.com-en eta, erantzuna webgunean bertan jakinaraziko da.

  4. Erantzuna bidaltzeko, webguneko inprimakia bete eta hurrengo eguneko 9:00ak baino lehen igorri behar da, partehartzailearen izena, bi abizenak eta herria adierazita.

  5. Erantzunak jasotzeko epea amaituta, erantzun ez-zuzenak baztertuko dira eta, jarraian, sarrerak zozketatuko dira ausazko esleipenerako sistemaren bidez.

  6. Partehartzaileek ezin izango dute bi lagunentzako sarrera bat baino gehiago eskuratu.

  7. Irabazleei posta elektronikoa bidaliko zaie. Egunero, astelehenetik ostiralera, irabazleen izenak jakinaraziko dira zinebi.com-en. Azaroaren 27an, goizeko 10:00etan, zerrenda osoa argitaratuko da eta, bere osaera apelaezina izango da.

  8. Sarrerak azaroaren 27an jaso ahal izango dira 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara, ZINEBIren egoitzan (Colon de Larreategi kaleko 37an – 4. soilairua,  BILBO). Horretarako, irabazleek Nortasun Agiria, Pasaportea ala Gidatzeko baimena eta jasotako posta elektronikoa aurkeztu beharko dituzte.

  9. Behin lehiaketa amaitzen den, jasotako posta guztiak ezabatuko dira.

  10. 10. Lehiaketa honetako partehartzaileek goiko oinarri guztiak onartu behar dituzte.

 

Bilbo, 2006ko azaroak 15

Colón de Larreátegui, 37 - 4º. 48009 - BILBAO (España) 579 Posta Kutxatila
Telfonoa: 34.94 424 86 98 - Faxa: 34.94 424 56 24
E-maila: [email protected] - http://www.zinebi.com