ZINEBI 51k, bederatzigarren urtez jarraian, ZINEBILAB antolatu du. ZINEBILAB, prestakuntzari eskainitako tailer-mintegia da, ikasleentzat, errealizatzaile gazteentzat eta ikus-entzunezkoetan adituak direnentzat antolatzen du Euskal Produktoreen Elkartearekin (EPE-APV), Media Antena Euskal Herriaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) laguntzaz. Digitalizazioaren munduan aurrekontu txikia duten irudi-produkzioari eskainita dago, monografikoki.
Horretarako errealizazio mota honetan esperientzia duten hainbat profesionalen laguntza izango dugu: Alberto Rodríguez, Espainiako zinemagile honen lan interesgarrien artean daude Factor Pilgrim (2000), El traje (2002), 7 vírgenes (2005) filmak eta bere azken lana, konplexua eta kezka sortzen duena, After (2009), eta parte-hartzaileei azalduko die nola egin zituen lehen film laburrak eta nola hasi zen film luzeak egiten; Chris Jones errealizatzaile britainiarrak The Guerrilla Filmmakers Handbook egin eta editatu ondoren izandako esperientzia kontatuko digu, mundu osoko errealizatzaile independenteen artean erreferentzia eta oinarri bihurtu den argitalpena da, 90eko hamarkadan azaldu zenetik; Freida Lee Mock Ipar Amerikako zuzendari eta produktorea, Maya Lin: A Strong Vision (1994) dokumentalari esker Oscar Saria irabazi zuena, beste batzuetan ere sari hori jasotzeko hautatua eta orain Akademiako kide dena, gainera urtero estatua txiki hori irabazteko lehian aritzen direnen artean film laburrak aukeratzen ditu beste arduradunekin batera, eta hautatze-lana hau nola egiten den eta zein arau eta irizpide erabiltzen dituzten azalduko du, eta ZINEBIKO saridunak, hain zuzen ere, zinemaldi laguntzaile gisa parte hartzen dute. Oscar Sarien ordezkari honekin batera Ipar Ameriketako beste bati zango dugu, Jessica Sanders, produktore eta zuzendari gazte hau ere Oscar Saria jasotzeko hautagaia izan zen 2002an Sing! dokumental-film laburra produzitzeagatik eta 2005ean Sundanceko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen After Innocence dokumentalari esker; era berean, ZINEBILABen KIWI MEDIA banaketa-plataformaren aurkezpena egingo da. Plataforma hau telefono mugikorren pantailentzako telebista-kanal sorta handiaren sortzailea da eta euskarri mota honetarako kanal-operatzaile garrantzitsuenetako bihurtu da Europan. Ondorioz, ikus-entzunezko programazioaren azken joeretan nagusi izan da komunikazio globalak dituen bitarteko berri horietan. Praktika-tailerrari dagokionean, Gaizka Bourgeaud argazki-zuzendari euskaldun gazteak parte-hartzaileen praktikak zuzenduko ditu, Canon etxeak argazkigintza eta bideogintza digitalaren merkatuan atera duen gailu berriarekin. 2008ko amaieran atera zuten, Canon EOS 5D Mark II izena jarri zioten eta epe laburrean mundu osoko errealizatzaile berriek (eta hain berriak ez direnek) gehien erabiltzen duten lan-tresna bihurtu da, nahiz eta emaitzak polemikoak izan. Tailer honetan produzitutako irudiak ikusi eta aztertu ahal izango dira ZINEBIren 51. edizioan.
Mintegi-tailerra non: Arte Ederretako Museoaren Auditoriumean eta Barrainkuako Udal Zentroan
