Antje Ehmann zinearen teoriagile bat da, ikerlaria, arte-komisarioa eta artista. 1995 eta 1999 bitartean, bi zinemaldiren antolaketa-taldean lan egin zuen: Duisburger Filmwoche eta Internationalen Kurzfilmtage Oberhausen.
1999tik 2003ra lankidetzan aritu zen 1895 eta 1945 urte bitarteko zine dokumentalaren historiari buruzko ikerketa proiektua batean: project Geschichte des dokumentarischen Films 1895 bis 1945.
2004tik hainbat arte komisario-lanetan aritu da, askotan Harun Farocki-rekin batera. Bere erakusketa berrienak, 2009koak, hauek dira: Antje Ehmann, Harun Farocki, Maja Galerija Arte Modernoaren Museoan, Ljubljanan; eta Central Nervous System No. 2 (Nerbio Sistema Zentrala, 2 zk.), Berlingo Galerie im Regierungsviertel galerian.
Argitalpen berrienen artean ditu:
-Geschichte des Dokumentarischen Films in Deutschland, Volume 2: Weimarer Republik, 2005. (Alemaniako zine dokumentalaren historia, 2. alea: Weimar errepublika).
- Amos Gitai. News from Home, 2006. (Amos Gitai, berriak etxetik).
- Kino wie noch nie / Cinema like never befote, 2006. (Zinema, inoiz ez bezala).
- Harun Farocki. Against What? Against Whom? 2009. (Harun Farocki. Zeren kontra? Noren kontra?
Carlos Serrano Azcona (Madril 1969). Madrileko Universidad Complutensen Filosofia Lizentziaduna. London Film Schoolen ikasketak egiten ari da. Bere produkzio-etxea sortzen du 2006an: Estar Ahí Cinema. Produkzio-etxe honekin, Jaime Rosales eta Carlos Reygadas zuzendariekin eta Jaime Romandía produktorearekin bere lehen film luzea egin zuen zuzendari eta gidoigile lanetan arituz: El árbol, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian izan zen (Zinema Eraikitzen 2008) eta baita Rotterdameko nazioarteko zinemaldian ere (2009). Carlos Reygadas zuzendariak egindako Japón (Mexiko- Espainia 2002) filma muntatu eta koproduzitu zuen eta 2003an Canneseko zinemaldian urrezko kamerari aipamen berezia eman zioten. Sei film laburren zuzendari eta gidoigilea da. Orain Cristóbal Jodorowskyren lan terapeutikoaren inguruan film-dokumental luzea zuzentzen eta produzitzen ari da Karma Filmsekin.
Foggian jaio zen. Loreta de Stasio Italiako semiologa eta irakaslea da eta Barin, Londresen eta Moskun egin ditu ikasketak. Doktoretza egin zuen 1997an, eta San Pio V Unibertsitatean (Italia) eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izan da. Hitzaldiak eman ditu Perugian, Bruselan, Barin, Leccen eta Erroman; nazioarteko mintegiak antolatzen ditu Commedia dell’Arte eta Italiako kultura garaikidearen inguruan eta Europan eta Amerikan egiten diren biltzarretan parte hartzen du maiz.
Metamorfosi e migrazioni della Commedia dell’Arte eta Spirito laico e spirito religioso nei linguaggi della contemporaneità in Italia liburuak argitaratu ditu. Artikulu asko idatzi ditu ondorengoen inguruan: Totò aktorea, Buñuel, Pasolini, Umberto Eco, Roland Barthes, antzezlanak zineman nola egokitu diren eta itzulpena. Ondorengoek egindako lanez ere arduratu da: Eduardo de Filippo, Natalia Ginzburg, Franca Rame, Dario Fo eta Dacia Maraini. Rossini, Verdi eta Pucciniren liburuxkak eta eszenaratze-lanak ere aztertu ditu. Italiako antzerki garaikidearen inguruko ikerketekin jarraitzen du eta aldizka Istituto Italiano di Cultura eta Italiako kultura eta hizkuntza zale diren elkarteekin lan egiten du.
Bilbon jaio zen 1958an. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta han irakasle izan zen 1983. urtetik (urte honetan Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria lortu zuen) 1988.era (urte honetan Londresera joan zen Delfina Estudios Fundazioak gonbidatuta). Banako erakusketak antolatu ditu New Yorken, Parisen, Madrilen, Bartzelonan eta Helsinkin eta taldeko erakusketak Londreseko Institute of Contemporary Artsen, Bielefeldeko Kunsthallen eta Berlingo Hamburg Banhoff Museoan. Bilduma askotan ditu lanak, horien artean Marugame Hirai japoniar museoan, Madrileko Reina Sofia Museoan, Bilboko Guggenheim Museoan, Londreseko Deutsche Bank Collectionean, Pariseko Arte Garaikidearen Funts Nazionalean eta Wurth bildumako Espainiako egoitzan. 2005ean Arte Grafikoaren Sari Nazionala lortu zuen Madrilen eta Beijingeko biurtekoan Excellent Work Award lortu zuen.
Azken 20 urte bitxietan lan heterogeneoa egin du zinema esperimentalaren, arte digitalaren eta soinuaren esparruetan. Bere lana oso ondo deskribatu izan dute bricoleur gisa eta fikzioaren eta dokumentalaren estiloak nahasten ditu, bat-bateko performanceak, bereak bihurtutakoak, zaratak eta zentzurik gabekoak; eta hau guztia teknologia zaharkituak, aspaldikoak eta fidelitate txikikoak erabiliz egiten du. Bere lanak batez ere nortasun kulturala eta subjektuak duen papera hainba tarte-generotan ikertzen du. Gai politiko eta sozialak lantzen ditu behin eta berriz, zorroztasun filosofikoz tratatzen ditu eta umorea eta zentzugabekeria erabiltzen ditu azaldu ezin dena azaltzeko, norbanakoaren esperientzia subjektiboak azaltzeko, munduko kontuak azaltzeko eta amaigabeko poetikaren arrazoibideak azaltzeko. Artista gisa egindako gogoetek heldutasuna izan zuten hirurogeita hamarreko hamarkadan, Super 8 formatuan zinema egiten zen giroan, feminismoaren eta underground punkaren garaian. Orduz geroztik feminismoaren, teoriaren eta zinematografiaren historia emakumeari emandako klixe tipikoen bidez erakusten ditu, hala nola, etxea eta familiaren drama, pertsonen arteko harremanak eta aitorpenak. Ikus-entzunezko lanetan zuzenbideak, pertsonaiek, errealismoak, perfornanceak eta halako ohituren kontra aritzen da.
