BEIRUT OUTTAKES
2007, 7'30'', DVCAM
AEB
SINOPSIS
Beiruteko zinema abandonatu batetik berreskuratutako zeluloide zatietatik abiatuz osatuta, obra hau irudi paregabeen collage bat da. Ahweshek zorroztasun komikoko muntaketa bat sortzen du, Western erako filmetako eszenen eta ikusle libanoarrei zuzendutako iragarki anitzen artean. Obra labur honek sinplea dirudi, eta Ekialdeko gaiei alderantzikako bertsioa ematea lortzen du, Ekialdeak Mendebaldearekiko dituen fantasiak erakutsiz.
FITXA TEKNIKOA
Generoa: Esperimentala, Bideoarte
Zuzendaria: Peggy Ahwesh