OHOREZKO MIKELDI SARIA
JEANNE MOREAU
Giza ahotsa

Pedro Almodovarren
Los abrazos rotos azken filmeko sekuentzietako batean, zinema zuzendari itsuak
Ascenseur pour l’échafaud laneko Jeanne Moreauren ahotsa berriro entzuteko desioa adierazten du. Film hori Louis Mallek egin zuen 1958an,
Olatu berriak oraindik
aitatxoren zinemaren kaien aurka oraindik jo ez zuenean, irudien eta soinuen arteko harremana pentsatzeko modu berri bat sortzeko asmoz.
Gertatzen dena da Almodovarrek aktoresa eta zinemagileari egindako omenaldi bikoitz bezala ez ezik pertsonaiaren itsutasunarekin zuzenean uztartzen den elementu bezala ikus daitekeen horrek entzute are sakonagoak dituela. Izan ere, Jeanne Moreauren zinema enkarnazio guzti-guztiei nortasun berezia eman dieten dimentsioetako batek zerikusia du, zuzenean, Roland Barthesek
ahotsaren alea deitu zuen horrekin.
Izan ere, aktore batzuen irudia behin-betiko geratzen da gure memorian itsatsita, pertsonaia bere egiteko duten gaitasunaren bitartez. Beste batzuk, ordea, aurreko horri uko egin gabe, aurretik jartzen dute ikusleekiko harremanean enpatiarako gaitasuna. Horri esker, bere presentzia, maskara ordezkapen azkarra baino, konfiantza kontratu baten ezarpena bihurtzen da, topaketaren ideiaren gainean oinarri hartuta. Hori behin eta berriro aktibatzen da, presentzia hutsa antzerki eta zinemako kontratuaren berritzapen euforikorako aitzakia bihurtzen da. Azkenik, haietako talde murritz batentzako, gorputzaren materialtasun guztia ahotsaren bitartez igaroarazteko aukera geratuko litzateke. Ahots horrek, Jeanne Moreauren kasuan zakarra eta sakona, badirudi jokoan jartzen dituela ez bakarrik ahots kordak, baizik eta baita ere berekin daramala, esandako testutik haratago, hitzen atzean dagoen horren guztiaren karga, haiei dentsitate paregabea emanez.
Argi dago aktoresa honen gaitasuna, pertsonaia anitzenetan proiektatzeko talentuari bakarrik mugatzen ez zaiona eta, aldiz, keinu guztietan, bere egiten dituen hitzetatik bakoitzean bizitzako esperientzia oso baten hondarra daramala dirudiena, Jeanne Moreauk zinemagileei (Louis Malletik François Truffautera, Orson Wellesetik Joseph Loseyra, Luis Buñueletik Margueritte Durasera, Michelangelo Antonionitik Elia Kazanera) nahiz antzerkiko zuzendariei (aipad ezakegun, besterik gabe,
La Celestinako puta zaharra ahaztezina, Antoine Vitezek agertokira eraman zuenekoa, Avignongo Jaialdian 1989an) eragindako harriduraren atzean dagoela.
Gaitasun paregabe hori da, zorioneko gutxi batzuen eskura bakarrik dagoena, ikusleekiko harreman eredugarria edukitzea ahalbidetu diona sei hamarkadatan zehar zabaldutako ibilbidean. Hori dela eta, ezin hobeki datoz harreman hori definitzeko
Le tourbillon abesti ahaztezineko lerroak. Abestia Jeanne Moreauk abesten zuen
Jules et Jim filman (François Truffaut, 1963):
On s’est connus, on s’est recconnus,
On est perdus de vue, on s’est retrouvés
Dans le tourbillon… du cinema.
Elkar ezagutu dugu, elkar ezagutu dugu
begi-bistatik kendu dugu elkar, berriro elkartu gara
zinemaren zurrunbiloan.
Santos Zunzunegui