“Elkarrizketa -desbideratze” hauekin nire asmoa gailu estetikoak jatorrizko testuingurutik ateratzea da eta nik neuk sortutako testuinguruetara eramatea. Hitzen eta irudien artean “zarata” sortzen saiatu naiz, eta bien artean lotura egin edo mezuren bat aurkitu nahi izan dut zentzuak aditzera emandako talka horretan bertan kritika aurkituz.