Kyle Eatswwod, Clint Eastwodd aktore eta zuzendari bikainaren semea da. Carmelen (Kalifornia) hazi zen, eta etxean Duke Ellington, Count Basie eta Miles Davis musikarien diskoak entzuten zituen. Jazz zaleak ziren gurasoen seme izanik musika honek maitemindu egin zuek Kyle. Munduko gizonik ospetsuenetakoaren seme izateari esker jazzeko izar handiak ezagutu zituen hegalen artean, Monterreyko Jazz Jaialdian, bere etxetik hamabost minutura baitzegoen Monterrey: Dizzy Gillespie, Stan Getz, Buddy Rich, Ella Fitzgerald eta Sarah Vaughan.
Beranduago Kylek piano eskolak jaso zituen eta 1982an bere karrerari ekin zion El aventurero de medianoche filmean protagonista izanik eta aitaren ondoan lan eginez. UCLAko unibertsitatean zinematografia-ikasketak egiten hasi zen, baina bi urte pasa ondoren musika, eta zehazki jazza, bere benetako grina zela ohartu zen.
Hemezortzi urte egitean Kyle baxu elektrikoa ikasten hasi zen. Aitaren lagun batzuen aholkua jarraituz kontrabaxuari heldu zion, batez ere Ray Brown eta John Clayton ezagutu ondoren, eta platoan Lenny Niehausekin orduak eta orduak pasa ondoren. Lennyk Bird filmaren musika-banda egin zuen, Charlie Parker omenduz, eta Clint Eastwoodek zuzendu zuen filma. Niehausen bitartez Kylek Bull Neidlinger ezagutu zuen, Cecil Taylorrekin lan egin zuen baxu-jotzailea, eta Ornette Coleman eta Bostoneko Orkestra Sinfonikoa ere bai. Ezaguna izateko New York eta Los Angeleseko lokaletan hainbat urtez jotzen aritu ondoren Kylek kontratu bat sinatu zuen SONY enpresarekin eta honekin argitaratu zuen bere lehen albuma, From There to Here, kritika ona izan zuen albuma. Eta orduan hasi zen zinemaren munduan sartzen; Mystic River filmeko musika-banda egiten lagundu zuen, eta film horrek bi Oscar sari lortu zituen.
2004. urtean zehar Kyle Londresen bizi izan zen eta Michael Stevens bere lagun produktorearekin lan egin zuen. Alan Bates ezagutu zuen, Candid Records enpresako presidentea, eta honekin nazioartean arrakasta lortuko zuen Paris Blue argitaratu zuen. Kylek gogor jarraitu zuen lanean zinema-industrian eta Million Dolar Baby (2004) filmeko hiru kanta egin zituen, lau Oscar irabazi zituen filma. 2006ko urrian Now argitaratu zuen, Candid enpresarekin egindako bigarren albuma. Lan berri hau Michael Stevensek produzitu zuen eta Ben Cullumek eta Andrew McCormackek (BBC kateak britaniar jazzari ematen dion saria lortu zuen piano-jolea). Honen ondoren Europan, AEBetan eta Japonian bira egin zuen bere album berria erakutsiz eta gero Amerikako Estatu Batuetara itzuli zen aitaren beste bi proiektuetan lan egiteko: Banderas de nuestros padres (2006) eta Cartas desde Iwo Jima (2007).Kontzertua non: Arriaga Antzokian.