Castellano | Euskera | English

PROIEKZIO BEREZIAK

ZINEBI 51ren atal honetan lau proposamen interesgarri daude, asmo eta esanahi desberdinekoak. Hiru berriki produzitutako euskal dokumentalak dira: lehenengoa El largo viaje izeneko luzera erdiko filma da, 2008an Basque Films Bilboko produkzio-etxeak egin du Sabin Egiliorrek zuzendu du, gure memoria historikoa berreskuratzeko ariketa zorrotza egiten du eta 1937an Bibotik Sevillara zihoan trenak egindako ibilbide berezia erakusten digu, errepublikako presoz beteta zegoen eta inoiz ez zen helmugara iritsi ; bigarrena Días de El Abanico da, dokumental-film luzea Arabako Kinoskopik Film Produktion produkzio-etxeak egindakoa, 2008an  Miguel Ángel Jiménezek zuzendu zuen, denbora zinematografikoa eder eta ongi landuz Argentinan Andeetako mendiak baino lehen herri txiki batean nola bizitzen diren erakutsiz, eta bertako biztanleen aurpegiak ere erakusten ditu; Glocal, izenburu generikoa erabiliz Nico Vázquezek (MCD rock-taldeko baxua izandakoa) eta Eva Mateosek, biak ere profesionalki  Aburres Team  izenez ezagutzen direnek atal honetako hirugarren programan ikus-entzunezko azken lanak aurkezten dituzte, 2007eta 2009 bitartean egindakoak eta hainbat sari eta aipamen jaso dituztenak lehiaketetan eta bideo-sorkuntzarekin lotutako erakusketetan. Asmo esperimentala duten lanak dira eta gaur egungo munduaren oinarrizko alderdiez aritzen dira, hala nola, errealitate birtuala, (in)komunikazio modu berriak, arkitektura eta aldaketa klimatikoa, eta baita grina sortzen duten alderdiez ere, guztiona eta norberarena, moto-lasterketak esaterako.   

Laugarrena oso bestelakoa da. Dokumental-film luzea da hau ere, Wake up World, Carlo Nerok zuzendutakoa eta bere ama ospetsuak,  Vanessa Redgrave britainiar aktore ezagunak 2007an produzitu zuen, UNICEF-en 60. urteurrena aitzakia hartuta eta munduko haurren eta euren eskubideen alde lan eginez. Vanessa Redgravek elkarrizketak egiten ditu Koffi Annan NBEkoa aurreko Idazkari Nagusiarekin, eta erakunde beterano honek dituen borondate oneko enbaxadore batzuekin ere bai, hala nola, Ralph Fiennes, Angelique Kidjo eta Liam Neeson.

Emanaldia non: Guggenheim Museoko Auditoriumean eta Bilborocken

Emanaldiak

  • EL LARGO VIAJE

    Museo de Bellas Artes Bilboko Arte Eder Museoa
    27-11-2009 - 20:0h
    Sabin Eguilior | EUSKADI
    54'54''

  • DÍAS DE EL ABÁNICO

    Guggenheim Museoa
    26-11-2009 - 20:0h
    Miguel Ángel Jiménez | EUSKADI
    89'89'' Documental

  • WAKE UP WORLD

    Guggenheim Museoa
    25-11-2009 - 20:0h
    Carlo Nero | G.BRETAÑA
    31'31'' Documental

ZINEBI AGENDA

BILATZAILEA

Agenda eta egitarauen

Data
Atala
Aretoak

_____________________________

Egunez egun

2009ko azaroa
AL AS AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            

Azaroak 29 igandea

Arriagan, 18:00etan, PALMARESA



Gehiago >>