Diziplina anitzeko ikus-entzunezkoetan eta esperimentaletan egin diren azken produkzioen erakusketa handia izango da, Euskal Herrian egin diren azken errealizazioei atentzio berezia eskainiz. Lan hauek euren artean oso desberdinak diren errealizatzaile gazteek egin dituzte eta elkarren artean antza badute jakin-min artistikoa dutelako eta irudien eraikuntzaren eta ikus-entzunezko giroen inguruan dituzten ideiekin konpromisoa dutelako da. Aurten Ex IS atalak lau programa aurkeztuko ditu eta helburua hainbat errealizatzaileren lanak duen originaltasun eta esanahi sakona ezagutaraztea da. Errealizatzaile hauek euren lanari taldearen dimentsioa eta erabilgarritasuna eransten diote. Errealitatean sakontzeko modu bat da, alderdirik ezezagunenak agerian uzteko, testuingurutik ateratzeko eta gako berriak erabiliz errealitatea berriz interpretatzeko.
Erakusketa honetan hainbat errealizatzaileren proposamenak daude: Felipe F. Gil, Joan Carles Martorell, Sally Gutiérrez, La Fiambrera, Estibaliz Sádaba, Elssie Ansareo & Eduardo Sourrouille eta Ramón Churruca, besteak beste.
Emanaldia non: Zabalguneko Udal Zentroan
