ZINEBIren 51. edizioko Nazioarteko Epaimahaian ondorengoak daude: Peggy Ahwesh, Ipar Ameriketako zinema esperimentalaren errealizatzaile ezaguna; Antje Ehmann, Alemaniako zinemaren historiagile eta teorikoa; Loreta de Stasio, Italiako semiologo eta irakaslea; Darío Urzay, euskal pintorea eta Carlos Serrano, Espainiako zinemagile gaztea. Aipatu dugun Peggy Ahweshen lanaren atzera begirakoaz gain El árbol (2008) ikus ahal izango dugu, Carlos Serranok zuzendutako lehen film luzea. Film honek parte hartu du jadanik 2009ko Donostiako Zinemaldian Horizontes Latinos atalean eta baita Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldian ere. Sei film labur zuzendu eta horien gidoiak idatzi ditu eta "JAPÓN" (Carlos Reygadas, Mexiko- Espainia 2002) filma muntatu eta koproduzitu du. Film honek 2003an Canneseko zinemaldian Urrezko Kamera Saria irabazi zuen eta orain Cristóbal Jodorowskyren lan terapeutikoaren inguruan film-dokumental luzea zuzentzen eta produzitzen ari da.
Emanaldia non: Guggenheim Museoko Auditoriumean eta Arte Ederretako Museoaren Auditoriumean
