Virginia Villaplanak, multimedian artista eta ikus-entzunezkoetan aditua, eta consonni elkarteak, Soft Fiction proiektua aurkezten dute ZINEBIren 51. edizio honetan. Diziplina anitzeko proposamena da, fikzioa eta dokumentu kontzeptuaren artean garatzen da, 1979an Chick Strand zinemagile iparramerikarrak egindako izen bereko filma oinarri hartuz. Soft fiction proiektuak emakumezko fantasia erotiko eta sexualen inguruko klixe narratibo eta irudi asko erakusten ditu hainbat bide artistiko erabiliz, bai irudiak berak, baita genero-narratibek azpimarratzen dituzten bitartekoak erabiliz: ikus-entzunezko teknologiak, zinema nobela musika, saiakera esperimentala eta abar. Proiektu honetan tailerrak egingo dira, eztabaidak antolatuko dira, emanaldiak kalean eta performanceak. Aipatutako filmaz gain beste film hauek ikus ahal izango dira: Boy Meets Girl (Eugenia Balcells, Espainia, 1978), Mujer trama (Virginia Villaplana, Espainia, 1997), Sink or Swin (Su Friedrich, AEB., 1990) eta November (Hito Steyerl, Alemania, 2004). Atal honetan aire zabaleko film emanaldiak ere egingo dira, Alde Zaharreko Torre eta Pelota kaleen artean, eta hau burutzeko inguruko ostalaritza-establezimenduek lagundu egin dute.
Emanaldia non: Arte Ederretako Auditoriumean, Bilborocken eta Alde Zaharreko Torre eta Pelota kaleetan
