Azaroak 21 larunbata
20.00 CAOSTICA. IKUS-ENTZUNEZKO MERKATUA + MUSIKA
CAOSTICA taldea izango da PRE-ZINEBIren edizio hau ixteko ardura edukiko duena. Horretarako, Zabalguneko ataria ikus-entzunezko merkatu bihurtuko duen jaialdi bat egingo dute. Bertan, zinemako azken joerak ikusi ahalko dira eta horrekin lotutako jarduerak garatuko dituzten stand ezberdinak egongo dira, esate baterako, argazkilaritzakoak, performance erakoak eta bideoartekoak. Guztia Dj + Vj saio batekin girotuta egingo da.
SOFT FICTION KALEAN
Larunbata, azaroak 21, Dorre kalean (hauen aurrean: Bizitza, Kukusoak, Zazpi Bide Taberna, Zulo eta Ormaetxe)