Zinebiexpress lehiaketak 48 orduetan Bilbon filmatutako laburmetrai onenak sarituko ditu
Lehiaketaren bigarren edizio honetako izen-ematea larunbatean, azaroak 14, izango da Zabalgune Eraikinaren atrioan, dohainik eta eskaerak ez dira mugatuak izango.
Izen-ematearekin batera parte-hartzaile bakoitzari HDV/DV zinta bat entregatuko zaie proiektuak egiteko 48 orduetan. Laburmetraiak astelehenean, azaroak 16, arratsaldeko 18.00ak eta 20.00ak bitartean Zabalgune Eraikinean entregatu beharko dira.
Sariak gala batean emango dira azaroaren 20an, ostirala, Zabalgune Eraikinean 20.00 orduetan. Bertan epaimahaiak aukeratutako laburmetrai onenak proiektatuko dira.
EHU-UPVko Arte Ederren Fakultateak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak, Erandioko Tartanga Lanbide Heziketa Institutuak eta Bilboko Claro de Luna, IMVAL eta KINEMA Zinema Eskolek ikasleen 2009ko lanak aurkeztuko dituzte. Proiekzioak azaroaren 12an, osteguna, eta 13an, ostirala, izango dira, 20.00etatik aurrera.
ZINEBIEXPRESS laburmetraien lehiaketak bere bigarren edizioa antolatuko du aurten, mundu osoko zuzendariei, talde teknikoari eta talde artistikoei irekita. Izen-ematea azaroaren 14an, larunbata, 9:00etatik 11:00etara, Zabalgune Eraikinean izango da. Eskaerak ez dira mugatuak izango.