Daniel Monzónen eta Jorge Guericaechevarríaren presentziak Pre-Zinebi 51ren aktibateei hasiera emango die
Bi zinemagileek La Caja Kovak filmaren proiekzioa aurkeztuko dute bihar, 20.00etan Zabalgune Eraikinean, Pre-ZINEBIren barruan. Monzón pelikularen zuzendaria da eta Guericaechevarría gidoigilea.
Proiekzioaren ondoren solasaldi bat izango da zinemagileekin. Ekitaldian, beren lankidetzaren emaitzak, lan prozedurak eta zinema fikzioak nola eraiki bakoitzaren ikuspuntua erakutsiko dituzte publikoaren aurrean.
Monzón eta Guericaechevarría Celda 211 filmean beren talentua berriro batu dute. Pelikula azaroaren 6an estreinatu zen eta oso kritika onak lortu ditu Venecia, Toronto eta Sitgeseko Zinemaldietan.
Daniel Monzón, zuzendari eta gidoilaria, eta Jorge Guericaechevarría, gidoilaria, Pre-ZINEBI 51ren ekitaldiak hasteko arduradunak izango dira bihar, asteazkena, azaroak 11. Zinemagileek La Caja Kovak (Espainia, 2007) filma aurkeztuko dute arratsaldeko 20.00etan Bilboko Zabalgune Eraikinean. Proiekzioaren ondoren solasaldi bat izango da zuzendari eta gidoilariaren parte-hartzearekin. Biek erakutsiko dituzte publikoaren aurrean beren lankidetzaren emaitzak, lan prozedurak eta zinema fikzioak nola eraiki bakoitzaren ikuspuntua.