Pre-ZINEBI 51. Zine klub FASen sariak Zinebin eta Matt HARDINGen kontsertua
ZINE KLUB FASEN PROIEKZIOAK. ASTEARTEA, AZAROAK 17. 20ETAN. ZABALGUNE ERAIKINAREN ATRIOA. DOHAINIK.
Zine Klub FASek, Begoña Vicario euskal zinemagile laguntzarekin, Pre-ZINEBIra azken urteotan ZINEBIren edizio bakoitzean Zine K lubak emandako sarien erakusketa bat ekarriko du. Bertan euskal pelikulak ikusgai izango dira (Begoña Vicariok berak, Luiso Berdejok eta Haritz Zubillagak zuzendutakoak). Horrez gain, Britainia Handiko, Kanadako, Holandako, Libanoko, Frantziako eta Estatu Batuetako filmeak.
MATT HARDINGEN KONTZERTUA. ASTEARTEA, AZAROAK 17. 22.00ETAN. ZABALGUNE ERAIKINAREN ATRIOA. DOHAINIK
Zine emanaldiaren ondoren Matt Harding saioaren ordua izango da. Musikariak bere azken lana “Hello Afrika” (2008) aurkeztuko du. Lana Donostia eta Provo (Utah, EEBB) artean grabatu du.