1959: hasieran Nazioarteko Zinema Dokumental Lehiaketa esaten zioten.
Herri iberoamerikarren arteko elkarrekiko amodioa, begikotasuna eta ulertzea handitzea zuten helburua, eta haien ohiturak jakinaraztea, besteak beste.
“Gente del mar”, lehen film labur euskalduna.
1960: Zilarreko Mikeldi. Espainolez hitz egiten ziren filmak ulertzen ziren, baina gainerako kasu gehienetan ez zituzten azpititulurik.
1961: turismo arloko 80 film aurkeztu ziren.
1962: Gero eta film gehiago. Bitxia da lehiaketaren katalogoan Gernikako Arbolaren benetako hosto bat ekartzea orri batean itsatsita. Haren ondoan hau zegoen idatzita: “Eman eta zabaldu munduan zehar zure irabaziak".
1963: Javier Aguirrek arorik emankorrena izan zuen urte honetan.
1964: Antolatzaileek “kalitate onekoa” esan zioten.
Urte honetan boom handia izan zen Saul Bass zuzendari eta diseinugilearen zenbait film labur aurkeztea.
Sariei “Miqueldi” esaten zieten. Lehiaketa nazioartera zabaldu nahi izan zuten
1965: Zinematografia Eskola Ofizialeko ikasleek haien lanak erakusten zituzten. Zuzendari ezagun asko.
1966: Iruzkinik gehien izan zituen filma Pedro Olearen “La ría de Bilbao" dokumentala izan zen.
1967: SESBek, Jugoslaviak eta Irakek filmak bidali zituzten. Peter Watkinsen “The war game” filma eman zuten, Oscar bat irabazi berri zuena.
1968: Nanok lehiaketa gazteei ere zabaltzea erabaki zuen. Ez zen egon maila handirik; beraz, zenbait sari ez ziren eman.
1969: Filmak hobeto aukeratu zituzten. Bilbotar askok lehen aldiz ikusi zuten Einsenstein filma, saio klandestinoetara jo behar izan gabe.
1970: Epaimahaiak aurka egin zion Frankismoari, izan ere, Frankismoaren azken urteak ziren, eta askatasun falta salatu zuten. Irabazlerik handiena Michael Wadleighen Woodstock izan zen, eta askok ezin izan zuten sartu. Hori dela-eta emanaldia berriz errepikatu zuten.
1971: Zinemaldian film laburrak bakarrik onartu zituzten.
1972: Alfonsok eta Lafargak zuzendaritza utzi eta Roberto Negrok hartu zuen. Zenbait aldaketa egin zituen zinemaldian. Epaimahai ospetsuan dirua gastatzeari utzi zion eta zinemaren herri kultura sustatzera mugatu zen. Gizarte-balioak zabaltzea zen asmoa.
Dagoeneko saririk ez zegoen arren, kirol arloko informazio-dokumentalek arrakasta lortu zuten
.
1973: Ez zen egon lehia handirik zuzendariaren aurrezteko kanpainarengatik. Filmik deigarriena Jorge Lladóren "Aullidos" izan zen.
1974: Ez zegoen hainbeste zentsurarik zineman, ohikoan bezala. Sariak banatu zituzten berriz.
1975: Franko hilda, kulturak kalean egon behar zuenaren ideia goraipatu zuten.
Haurrek mota honetako zinea ikusi eta sortu behar dute. Eskolatik unibertsitatera film labur eta dokumentalaren produkzioa eta ikerketa sustatu behar dira. Lehiaketan ez zen egon kartelik.
1976: Ez zegoen dirurik. Erakunde ofizialek eta pribatuek egindako ekarpenei esker jarraitzen zuen. Zinebi-n lan egiten zuten gehienek dirurik jaso gabe egiten zuten.
1977: Lehiaketak aurrera jarraitzen zuen, baina aldaketak pixkanaka gertatu ziren kulturan. Demokrazia heldu zen, baina Bilbo ez zen herrialdearen kulturaren puntu sendoa.
1978: Ez zegoen dirurik; inork zuen nahi antolatzea; hortaz, zenbait zalek proiektua aurrera eramatea erabaki zuten. Bilbotik kanpo lehiaketak etxean bertan baino arrakasta handiagoa zuen. Aldaketa garrantzitsuak egin zituzten. Jendea oso pozik zegoen, eta lehen aldiz antolatu ziren “Bilboko Zinema Topaketak”.
1979: 21. edizioan hamazortzi urte bete zituen lehiaketak, eta ez zegoen ohituta elebitasunera.
1980: Euskadin egiten zen zinemaren aldeko hitzak esan zituzten. Jon Castañares alkatea eta Roberto Negro zuzendaria Bilboko eta lehiaketaren ordezkariak izan ziren. Gero eta euskaldun gehiago zegoen.
1981: Bilboko Udala lehiaketaz arduratu zen, eta haren erabakien artean, Roberto Negro kargutik kentzea eta Manu Pagola izendatzea izan zen. Eztabaida handia ekarri zuen. Aurrekontua 18 milioi pezeta arte handitu zen. Arazoak nahiz hutsegiteak egon ziren: sariak murriztu ziren eta jende gutxiago egon zen.
1982: Aurrekontu nahikoa bazegoen zenbait ziklo jartzeko asmoa izan zuten. Kartel lehiaketa antolatu zuten zinemaldirako. Zinemaren etorkizunari buruz hitz egiten hasi ziren. Zinematografia eta emakumeen zikloa ere eman zuten.
1983: Lehiaketaren lehen hiru egunetan I. Zine Dokumental eta Film Laburren Estatuko Zinemaldia egin zuten, eta hurrengo egunetan Nazioarteko Zinemaldian jardun zuten. Horrek nahasketa eta filmak banatzea eragin zuen. Aurrekontua handiagoa izan zen, Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Kultura Ministerioak parte hartu zutelako.
1984: Zinebik izan duen krisirik handiena. Kultura sailburua bertan izan zen lehen aldiz. Filmaren Nazioarteko konferentzia sortu zen, UNESCOk lagunduta. Arazo politikoak gertatu ziren, zinema munduko pertsonak gonbidatu zituzten, baina ez ziren haien filmak eman. Kritika asko.
1985: Gauzak gaizki hasi ziren, lehiaketaren zorra 17.601.333 pezetakoa zen, Manu Pagola zuzendariak kargua uztea eskatu zuten (azkenean utzi zuen).
1986: Film ugari aurkeztu zituzten lehiaketara. Lehiaketak nazioartean hartu zuen garrantziaren erakusgarri dugu hori. Haien artean, polemika handia eragin zuten zenbait film zeuden, batez ere gaiarengatik.
Edizio honetan, lehiaketatik at, zenbait ziklo zeuden programazioan, hala nola Jirí Trnka nahiz Raymond Depardonen atzera begirako lanak, edo Rossellini eta Wellesen “La India” On Kixoteren ibilbidean, besteak beste.
1987: Jose Maria Gorordo alkate berriak zinemaldia goitik behera aldatu nahi izan zuen. Iñaki Akarregi zinemaldiko zuzendari izendatu zuen, aurreko Batzordea ordezkatzeko eta lehiaketa desagertzea saihesteko. Halaber, sari eta atal kopurua handitu zuen. Bestalde, zinemaldiarekin zerikusia zuten mota guztietako kultura ekitaldiak sustatu zituen. Zinematografia-merkatua ireki zen, zinea, dokumentala eta film laburra telebistaren munduarekin bateratzeko. Zinemaldiaren historian ediziorik ospetsuenetakoa izan zen, eta ziur asko gonbidaturik gehien izan zituena. Inflexio-puntua izan zen zinemaldian.
1988: Kontuen egoerari begiratuta, defizit handia agertu zen, aurreko urteko zinemaldiarengatik. Alderdiek elkarri errua botata, aurrekontua murriztu zuten: aurreko urtean baino 30 milioi gutxiago. Zinemaldia Arriaga Antzokiaren esku geratu zen, kudeaketa ekonomiko egokia berma zezan. Iñaki Akarregik kargua utzi zuen. Erakusketak Bilboko Nazioarteko Zine, Dokumental eta Film laburren Zinemaldia izena hartu zuen. Guztira 410 film aurkeztu ziren eta 54k lehiaketan parte hartu zuten.
1989: Aurkeztutako 400 filmetatik 68 aukeratu zituzten lehiaketarako. Gehienak emakumeek egin zituzten. Aurrekontua aurreko urtean baino bederatzi milioi pezeta gehiagokoa zen. Ez zen aurkeztu euskal film askorik, hala ere, Juanma Bajo Ulloaren "El reino de Victor" filma izan zen arrakastatsuena.
1990: Zantzu txarrak agertu ziren berriz zinemaldiaren inguruan; desagertuko zela zioten. Ia ez zen egon Latinoamerikako filmik, eta fikzioa nagusi izan zen, dokumentalen aldean. Berlingo hormaren erorketa islatuta geratu zen “Un muro para el olvido” zikloarekin. Ia ez zen egon euskal filmik, baina Alex de la Iglesiaren “Mirindas asesinas” filmak oihartzun handia izan zuen.
1991: Zinemako maisu handiei omenaldia egin zitzaien, hala nola Alfred Hitchcock, Howard Hawks, King Vidor, Raoul Walsh eta Vincente Minnelli zuzendariei, zenbait monografikorekin. Halaber, hil berria zen Frank Caprari omenaldia egin zioten, gerra arloko ziklo batekin. Nazioarteko epaimahaia bikaina izan zen, lehiaketaren historian ospetsuenetakoa hain zuzen: Richard Kaplan, Jirí Barta, Bruno Fischli edo René Fortunatok parte hartu zuten, besteak beste.
1992: Azken garaietako ediziorik eztabaidatsuena izan zen, zinemaldia desagertzear zelako. Zinemaldiaren kalitatea ona izan arren jende gutxi etorri zen eta ez jarraitzeko arriskuan geratu zen. Urriaren hasieran, udal iturriak adierazi zuten zinemaldia ez zela egingo urte horretan arazo ekonomikoengatik. Azkenena, aurreko urtean baino %40ko aurrekontu txikiagoarekin zinemaldia egin zen, zalantza-giroan. Azken ekitaldian laztasuna nagusi izan zen.
1993: Urte honetan jendea etorri zen berri zinemaldira. Lehiaketara aurkeztutako filmen kalitatea ez zen ona izan. Kalitatea hobetzeko bideoz egindako obrak sartzearen ideia berehala baztertu zuten. Edizioaren bitxikerietako bat izan zen hogeigarren hamarkadan egindako film pornografikoen emanaldia, eta Andy Garciak zuzendutako “Cachao: como su ritmo no hay dos” film luze harrigarria. Hamar film euskaldun aurkeztu ziren lehiaketara.
1994: Kalitatearen eta dibertsioaren aldeko apustua. Argentinako film asko aurkeztu ziren, eta gairako bi ziklo eman ziren. Luis Garcia Berlanga izan zen Nazioarteko Epaimahaiaren burua. Ingmar Bergmanen film luzetako ziklo bati esker, publizitate-munduan egindako lanak ikusteko aukera izan zen. Euskal Filmotekak Victor Azkonaren atzera begirako lanak ikusteko beharrezko materiala eman zuen.
1995: Ohorezko Mikeldia eman zioten urte horretan bertan hil zen Jose Maria Forqueri. Haren saria alargunak eta Veronica Forque alabak jaso zuten. II. Mundu Gerratik igarotako mende erdia omendu zuten, ziklo batekin. Halaber, zinearen sorreraren mendeurrena eta Rodolfo Valentino zinemako lehen izarraren jaiotzaren mendeurrena ospatu zuten. Horrela, Valentinori eskainitako zikloa egin zuten. Oso euskal film gutxi lehiaketan. Sari Handia eman zioten ia ezezaguna zen Santiago Seguraren "El purificador" film laburrari.
1996: Programazioa erakargarria zen, eta emakumeek egindako filmen ziklo bat antolatu zuten: “La epopeya de las mujeres en el Séptimo Arte en Europa”. Bestalde, Frantziatik etorritako lanen zikloa ere egin zuten, “3.000 guiones contra el virus” lehiaketan aukeratutako gidoiez egindako film laburrekin. Film horietan, HIESaren kontrako prebentzio beharra nabarmentzen zuten.
1997: Azken urteetako aurrekonturik baxuena izan zuen zinemaldiak: 33 milioi pezeta bakarrik. Horrez gain, Arriaga Antzokiaren finantza-egoera larria zen, ia 70 milioi pezetako defizitarekin. Horrela, programazioan ere murrizketa egin zen. Zikloak, atzera begirako lanak eta bestelako jarduerak kendu ziren. Hala ere, 53 herrialdetako 660 film baino gehiago jaso zituzten. Argi dago Zinemaldiak nazioartean zuen maila.
1998: XL. edizioaren eslogana “XL, zine de gran tralla” izan zen. Inoiz baino film gehiago aurkeztu ziren: 56 herrialdetako 856 film. Aurreko urteetan arrakasta handia lortuta, “Los desconocidos de los conocidos” ziklo berria erakutsi zuten. Izenburuak interesgarriak ziren baina zine sortzaile handien artean ezezagunak. “Diez películas contra cien millones de minas” atzera begirako filmek pertsonen kontrako minek egiten duten kaltea salatzen lagundu zuten. Roman Polanskik Zinemaldiko Sari Handia banatu zuen Arriagako antzeztokian.
1999: Irlandako film asko aurkeztu ziren lehiaketara. Zinemaldiko izarra Jim Sheridan izan zen. Sundance Zine Independenteko Zinemaldiaren zikloak arrakasta handia izan zuen. Ohorezko Mikeldia eman zioten Sara Montieli bere jarduerarengatik. Horrela, Bilbora etorri zen saria jasotzeko eta Angelo Frontonik egindako “Miradas de cine” argazki-erakusketa inauguratzeko. Antolatzaileen ustez, zinemaldiaren historian kalitate oneneko edizioetako bat izan zen. Horrela, zinemaldia Europako hiru zinemaldi onenen artean kokatu zen, Leipzig eta Krakoviakoarekin batera.
2000: Milurtekoaren aldaketarekin aldaketa ugari gertatu ziren, eta zinemaldia finkatzen lagundu zuten. Kartel ugari jarri zituzten Bilboko kale nagusietan, ordura arte ezezaguna zen izen batez. Ernesto del Río zuzendari izendatu zuten. Lehen aldiz lehiaketa hasi zenetik mila film baino gehiago aurkeztu ziren. Zinemaldiaren egoera ezin hobea zen. Musika oro har, eta jazza bereziki, nagusi izan ziren. Omenaldia egin zuten Luis Buñuelen jaiotzaren mendeurrenean.
2001: Aurkeztutako film kopuruak handitzen jarraitu zuen: aurreko urtean baino 23 film gehiago aurkeztu zituzten. Hori pentsaezina zen zenbait urte lehenago. Urte osoan jarduerak antolatzen hasi ziren. Oscar Marinék kartel berria egin zuen: oraingoa Raquel Welch agertzen zen, eta jendearentzat deigarria izan zen. Erotismoa, fetitxismoa eta sexualitatea nagusi izan ziren. Zinemaldiaren amaiera gisa, Arriagan kontzertu historikoa egin zen Ennio Morriconek egindako lan onenekin egindako hautaketa baten bidez. Halaber, Ohorezko Mikeldia eman zioten urte horretan zinemaren arteari egindako ekarpen musikalarengatik.
2002: Film ugari heldu ziren lehiaketara: 1.092 film. Kalitatea, gainera, ezin hobea izan zen. Bilbo Marinélen lan bat agertzen zen kartelez bete zuten. Lan horretan, Oliver Hardy protagonista zen. Kubak, Txinak eta Mexikok hiru ziklo izan zituzten. Roberto Rosselliniren omenez egindako zikloak arrakasta handia izan zuen.
2003: Dokumentalak protagonismo handia hartu zuen Zinebidok atalari esker, lehiaketa ofizialarekin batera egiten zena. Hanna Schygullak ikuskizun paregabea egin zuen Arriagako antzeztokian: berak saioa egin eta "Diario de una muchacha perdida” film labur mutu mitikoa eman zuten.
2004: “Bilbo” izena eta zinemaren mundua lotuta zeuden dagoeneko nazioarteko mailan. Espainiako 50eko eta 60ko hamarkadaren zine errealistak, Tonino Guerra gidoilariak, film mitiko ospetsu batzuek eta euskal bideokliparen historiak zikloa izan zuten. Amaierako galan Jane Birkin abeslari eta aktoreak aparteko kontzertua eman zuen. Javier Fesserrekin batera Ohorezko Mikeldia jaso zuen.
2005: ABAOk zinemaren eta operaren artean dagoen lotura zaila erakutsi zuen zikloaren aurkezpenean lagundu zuen. Elias Querejeta edizioaren protagonista izan zen; izan ere, Ohorezko Mikeldia jaso zuen, eta haren hamar filmik ospetsuenek osatu zuten zikloa egin zuten.
2006: BIFIC sortu zen -Bilbao Film Commission-, hiriko kaleetan filmatzeko baimenak bideratzeko eta Bilboren bikaintasunak eskaintzeko zinematografia-industriaren barruan. Mota protagonista handia izan zen. “Hábito de estrellas” izeneko erakusketan film ospetsuetan erabilitako hirurogei jantzi bildu ziren, mitomanoen gozamenerako, eta Fashion Mood zikloak gaur egungo diseinugile handien lanen berrikuspena egin zuen.
2007: Zinebik presidente berria izendatu zuen: Ibone Bengoetxea. Marilyn Monroe ilehori mitoaren zenbait objektu erakutsi ziren "Intima Marilyn" erakusketan. Kimuak, mundu osoan Zinebi edizio bakoitzaren film laburrik onenak hedatzearen arduraduna zen programak hamar urte bete zituen. “El cine y las artes plásticas” erakusketa bereziak Bilboko Guggenheim Museoaren X. urteurrenaren oroitzapena egin zuen. Bederatzi euskal lan saritu zituzten.
2008: Zinebik 50. urteurrena bete zuen, eta galdutzat jo zutenen iragarpenak suntsitu zituen. Berrogeita hamar urteko historia errealitatea dira, eragozpen eta zailtasun handiak gaindituta, haren zuzendarien kudeaketari esker, baina baita María Ángeles Olea, Esperanza Sesmero, Alicia Arriaga edo Lucía Goitia gisako pertsonek ezer eskatu gabe egindako lanari eta hainbat egutegien artean galdutako laguntzaile askori esker ere.