
Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Kultura Ministerioaren (ICCA) eta Kanpo Harremanetarako Ministeritzaren (AECI) laguntzaz, BILBOKO ZINE DOKUMENTAL ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO 50. ZINEMALDIA egin nahi du.
BILBOKO ZINE DOKUMENTAL ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO 50. ZINEMALDIA 2008eko azaroaren 21etik azaroaren 29ra egingo da Bilbon.
Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiak Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioaren (FIAPF) aintzatespena du
nazioarteko lehiaketa moduan. Araudi honetako artikuluak bat datoz FIAPFk 2008. urterako emandako Nazioarteko Araudiko xedapenekin.
Honako hauek baino ez dute parte hartuko Zinemaldi honetan:
1) 2007ko urtarrilaren 1ean aurrera egin diren atzerriko filmak eta bideoak.
2) 2008ko urtarrillaren 1ean aurrera egin diren Espainiako filmak eta bideoak.
Gehienez ere, 45 minutuko iraupena izango dute lehiaketako filmek eta bideoek. Salbuespenak salbuespen, iraupen luzeagoko filmak eta bideoak onartzeko
eskubidea izango du Aukeraketa Batzordeak.
Zinemaldiak onartu ahal izateko, Aukeraketa Batzordeak ikusi beharko ditu film eta bideo guztiak. Gehienez ere, lehiaketako emanaldien iraupena 6 ordukoa izan beharko da eguneko.
Zinemaldiko Zuzendaritzak berak izendatuko du Aukeraketa Batzordea, eta film zein bideo partehartzaileen Aukeraketaz eta Egitarauaz arduratuko da.
Ekoizleek eurek edo euren legezko ordezkariek emango dute filmen eta bideoen izena.
Honako hau aurkeztu beharko da izena ematean; izena emateko orria (filmaren laburpena, zuzendariaren biografia eta filmak), elkarrizketen testu osoa eta filmaren argazkiak, testuak euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez idatzi beharko dira.
Agiriak 2008eko irailaren 1a baino lehen bidali beharko dira Zinemaldiaren helbidera (Colón de Larreategi, 37, 4. esk 48009 BILBO (Espainia).
Jendaurrean emateko filmen eta bideoen kopiek honako fromatu hauek izan beharko dituzte: 16 mm., 35 mm., Beta SP/PAL, Beta Digital, DVB eta DV Cam. Soinuaren erabilera. Mono programan: soinu berbera eta fasean 1. eta 2. pistetan. Stereo programan: ezekerreko kanalea lehen pistan, eta eskumakoan 2. pistan. 3. eta 4. pistak ez dute soinu seinalerik izango.
Filmen eta bideoen kopiak Zinemaldiako posta helbidera (Colón de Larreategi, 37, 4. esk 48009 BILBO (Espainia) edo 579. posta kutxara bidali beharko dira.
Aseguru etxeak garraiolariak banatzen dituenetik harik eta partehartzaileari itzultzeko garraiolariari ematen zaizkion arte aseguratuko ditu kopiak.
Zinemaldia amaitutakoan, jendaurrean erakusteko aukeratutako kopiak zein aurreaukeraketarako bidalitako kopiak (DVD) ez dira automatikoki itzuliko. Partehartzaileak Zinemaldia bukatu eta hurrengo 6 hilabetetan barne eskatu beharko du kopien itzulketa. Kopien joan-etorrien gastuak berak ordaindu beharko du. Aipatutako 6 hilabetetan barne erantzunik ez badago partehartzaileen aldetik, Zinemaldiak legeak agintzen duen legez jokatuko du material honekin.
NAZIOARTEKO EPAIMAHAIARENA:
Zinemaldiko Zuzendaritzak izendatutako Nazioarteko Epaimahaiak erabakiko du. Nazioarteko Epaimahaiko kideen kopurua ezingo da izan bostetik beherakoa eta beti izan beharko da bakoitia. Dena dela, espainiarrak %40 izango dira gehienez ere. Zinemaldiko Zuzendaritzak izendatuko du idazkaria, eta deliberazioetan parte hartzen badu ere, ez du bozkatzeko eskubiderik izango.
Nazioarteko Epaimahaiak bere barne Araudia ezarriko du,
Zinemaldiko Zuzendaritzarekin batera. Bere erabakia behin betikoa izango da. Honako sari hauek ezin izango dira eman gabe utzi:
| BILBOKO ZINEMALDIAREN SARI NAGUSIA | 7.000 Euro |
| FIKZIOA | |
| FIKZIOKO URREZKO MIKELDI SARIA | 4.000 Euro |
| FIKZIOKO ZILARREZKO MIKELDI SARIA | 3.000 Euro |
| DOKUMENTALA | |
| DOKUMENTALETAKO URREZKO MIKELDI SARIA | 4.000 Euro |
| DOKUMENTALETAKO ZILARREZKO MIKELDI SARIA | 3.000 Euro |
| ANIMAZIOA/strong> | |
| MANIMAZIOKO URREZKO MIKELDI SARIA | 4.000 Euro |
| ANIMAZIOKO ZILARREZKO MIKELDI SARIA | 3.000 Euro |
| EPAIMAHAIKO SARI BEREZIA | |
| Espainako film onenarentzat | 5.500 Euro |
| EPAIMAHAIKO SARI BEREZIA | |
| Euskal Herriko film onenarentzat | 5.500 Euro |
| ZILARREZKO KARABELA | |
| Amerika Latinoko film onenarentzat | 4.000 Euro |
Sariak erdibana banatuko dira filmeko ekoizlearen eta
errealizadorearen artean.
Zinemaldiak saritutako filmen ekoizleei eskatuko die baimena filmaren kopia bat Zinemaldiko Artxiboetan gordetzeko. Zinemateketan gordailuak egiteko, Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF) ezarritako kontratuaren arabera erabiliko da kopia hori.
Araudi hau frantsesez, ingelesez euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko da. Inolako zalantzarik sortuz gero, gaztelaniako bertsioak izango du balioa.
Film baten izena emanez gero, ARAUDI honetako baldintzak onartu beharko dira. Era berean “Arriaga Antzokia” Jardueren Zentroko Administrazio Kontseiluak interpretatu eta ezarriko du araudia. Horretarako, Nazioarteko Araudian xedatutakoa hartuko du kontuan.